Biografia

Arte Ederretan lizentziatua naiz Euskal Herriko Unibertsitatean, Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea espezialitatean, Diseinu grafikoan eta web diseinuan ere trebatu naiz.

Esparru ezberdinetan dut eskarmentua: kultura ondasunen kontserbazioa eta zaharberritzea; arte plastikoak, ikusizkoak eta ikus-entzunezkoak; diseinu grafikoa eta web diseinua; komunikazioa; eta heziketa.

Artea, diseinua, ondarea eta heziketa dira nire gustuko eremuak. Pertsonalki eta profesionalki eremu horietan hazten jarraitzea da nire nahia.

Amaia